7 sept 2009

Adaptazioaren faseak


Ume bakoitzaren arabera ezberdina izango da adaptazioa, baina hiru fasetan banandu dezakegu:

Protestaren aldia: Astebeta edo gehiago iraun dezake umearen arabera. Bakarrik dagoela konturatzen da umeak negar, ihes egin, antsietatea, kondukta regresiboak, irakaslearenganako jarrera ezkorra izago du eta ez du nahi izango inon parte hartu.

Anbibalentziaren aldia: Gutxika bere jarrera aldatuz doa eta protestak indarra galtzen du eta antsietatea euki arren hobeto dago.

Adaptazioaren aldia: Hilabete bat pasatu ostean adaptazioaren fasea hasi umea onartzen hasten da ikastola eta pozik parte hartzen hasten da.

Kontutan euki beharreko neurri batzuk

Gauza batzuk kontutan eukiz erraztu dezakegu adaptazioa, planifikazio egoki bat eginez hau erraztu dezakegu, ordutegi berezi bat jarriz edo honen flexibilitatea eukiz. Garrantzitsua da ere talde txikiak osatzea ume-irakasle harremana estuagoa izateko atentzio pertsonal eta indibidualagoa jasan ahal izateko.
Beti ere komunikazio on bat euki beharko da ikasle-irakasle artean onek bideratuko bait du adaptazioa. Guraso irakaslen artekoa ere ona izan behar da gurasoen antzietatea edo beldurrak aurrera eramaten lagundu ahal izateko.

Gurasoentzako hausnarketa

Behar bada gurasoek galdera batzuk planteatu edo egin beharko lituzkete.
-Ez ote dugu gehiegi babesten gure haurra?
-Umeari nahi duena egiten usten diozue?
-Kezkatzen zarete umea gai izatea bere arazo batzuk konpotzen?
Guraso bezala zer egin?
Disziplina arau batzuk betetzera behar ditugu, afaltzeko orduen errespetua, dutzarako orduen errespetua... Honek umeari laguntzen dio arau batzuk ikasten eta horrela ikastolara joaterakoan errazago egingo zaio arauak eta irakasleak esandakoa betetzen.
Behar bada asko dira galderak guraso bezala egin beharrezkoak haurra eskolara joan baino arinago eta gurengandik banandu baino lehen. Hau gogorragoa da gehien bat amarentzat, eta hemen hasten da umearen lan gogorra irakaslearen arauak bete beharra. Umeak atentzioa finkatu beharko du eta asko kostatzen zaie, hemen dator lana ondo planifikatzearen garrantzia. Jolasa ondo antolatuz eten handiagoa eukiko du ikas-prozesuak.
Umeak eskolan giro autoritarioegia bilatzen badu antsietatea izango du eta guraso moduan adi egon beharko gara arazo guzti hauei konponbide bat bilatzeko.

Nire semeak ez du joan nahi ikastolara

Umearentzat aldaketa itzela da, berak nahi duena egiten zuen etxean, berak nahi duena jan, nahi duenean esnatu... horreela daude ohituta askotan eta ikastolara joaterakoan arau batzuk dituzte eta asko kostatzen zaie aldaketa. Umea ohituta ez dagoen egoera askotara ohitu beharko da, gainera ain garrantzitsua den gurasoen begirunea ez dute jasoko ikastolan eta galduta sentituko dira. Horregaitik da oso garrantzitsua irakasleak oondo sentiaraztea umeak, ziurtasuna eman behar dio. Batzutan ez zaio garrantsi handirik ematen prozesu honi eta behar bada honek markatu du umearen etorkisuna eskolan.

PRENTSA





OROKORRA

Eitb> http://www.eitb.com/
Berria > http://www.berria.info/
Busturaildeko Hitza> http://www.busturialdekohitza.info/
Deia > http://www.deia.net/
El Correo > http://www.elcorreodigital.com/

KIROLA

El Mundo Deportivo > http://www.elmundodeportivo.es/
Marca > http://www.marca.com/
As > http://www.as.com/

HIZTEGIAK on-line

3000 Hiztegia

Elhuyar

BIDEO-KLIPA

BALDIN BADA - Betagarri