18 ene 2009

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA

Gurasoen esku zentruak nomalean orientazio departamentua jartzen du eskuragarri, baina haien kabuz ere bilatu dezakete informazio ugari.

2 URTEKO GELAK


Ikastola gehienetan 2 urteko gelak dituzte.
Artxandape ikastolan adibidez, baita ere. Argazkian Artxandape ikastolako 2 urteko gela bateko ikasleak, irakaslea eta laguntzailea.

10 ene 2009

ADAPTAZIOAREN INGURUKO GOGOETA

Irakasleentzako ere momentu gogorra izaten da.

Umeek negar asko egiten dute eta askotan ez dira gelditzen ikastolan dauden jardunaldi osoan.


Egora honek antsietate handia sortzen du, negarrarekin batera botakak eta abar etortzen dira.


Gurasoen kezka momentu honetan sortzen da guraso askok umeak baino txarrago pasatzen dute, kasu batzutan negar eta dana egiten dute oso egoera desatseginak sortzen dira.


Gurasoek sarritan errudun bat bilatu nahi izaten dute eta askotan irakaslearen kontra joten dute. Aldi honetan beti ere egokia izaten da gurasoei gure laguntza eskeintzea ahalik eta hobeen pasatu ahal izateko. Beti ere jakin beharrezkoa da hau pasatu egin behar dela eta denek pasatzen dutela. Andereñoentzako aholkua buruko mina kentzeko pirulak eskura izatea eta baita ere pazientzia pila bat.



6 ene 2009

ESKOLARATZE PROZESUA


Prozesua zaila eta gogorra izaten da. Lehen Hezkuntzan prozesu hau egina dago, baina gai hau eta honen inguruan gertatzen diren beste gauza askori buruz hitz egitea erabaki dut.
Gure haurrak gaur egun haurtzandegietan hasten dute beraien ibilbidea, Orduan adaptazioa oso goiz hasten da. Eskoletan prozesu hau oso ondo planifikatuta egoten da: iraileko lehen hilabete guztian zehar, lehen egunetan gurasoak eta umeak sartzen dira geletara. Horrela, umeak beldurra kentzen dute toki eta pertsona ezezagunei.